4.DBH Uzuri Urtaza 2023-12-12
2023ko abenduaren 12an, Leartikerreko Uzuri Urtaza ikerlaria Ondarroa BHIn izan genuen. DBH4ko ikasleei fabrikazio gehigarriari eta 3D inprimagailuei buruzko argibide bikainak eman zizkigun. Etorkizunera begira, gure ikasleentzako gomendioak emateko beta ere izan zuen. Eskerrik asko dena zoragarri antolatu zuen Eneritz Elizbururi eta ezinhobeto azaldu zigun Uzuriri.