Pixel Sistemas-Ondarroa BHI Industri Teknologia II
2023ko otsailaren 17an, bigarren batxilergoko Industri Teknologiako ikasleak Pixel Sistemas enpresa bisitatzera joan dira. Raul Uriarte eta Iker Estalak fabrikazio aditiboaren inguruko teknologia ezberdinen azalpen bikainak eman dizkigute. Horrez gain, teknologia horiekin fabrikatutako hainbat pieza eskuartean erabiltzeko aukera izan dut ikasleek. Pixel Sistemasen merkatua bereziki industria izan arren, aste honetan Madrid Fashion Weeken Maria Lafuente diseinatzaileari egindako piezak, telan nola inprimitu dioten ikusteko aukera izan dute. Eskerrik asko biei eman dizkiguten argibide ezinhobeengaitik, eta baita, Ibon Lopezeri eta Jesus Mariri ikasleentzat benetan oso aberasgarria izan den bisita posible egitearren.