Egun bat enpresan 2022-04-05 eta 2022-04-07
Azaro Fundazioari esker, bigarren mailako batxilergoko Aroa Maiora, Koldo Bilbao, Ibon Aranbarri, Harkaitz Talledo eta Niko Arrizabalagak Cikautxo eta Kide kooperatibetan "egun bat enpresan" programan parte hartu zuten. Beraien ikasketen aukeraketa ondo bideratuta dagoen eta etorkizunean beraien lanak nolakoak izan daitezkeen ikusteko beta eman zien, besteak beste. Oso gustora jardun zuten esperientzia aberasgarri honetan. Gure ikasleekin lanean aritu ziren kooperatiba bi hauetako langileei eta Yanoba Mariezkurrenari gure eskerrik beroena!