Plaiko zubia 2022-06-05
Ondarroa BHIko Zientzia eta Teknologia 3. Edizioari bukaera emateko, 2022ko ekainaren 3an, DBH1-ko ikasleak Plaiko zubia ireki eta ixteko aukera izan zuten. Munduan horrelako lau zubi bakarrik daude eta birgaitze lanen arduraduna izan den Jose Miguel de la Fuente bide ingeniariak bere ezaugarririk garrantzitsuenak azaldu zizkigun era argi eta zehatz batean. Eskerrik asko berari eta irteera hau antolatzea posible egin duten Aitor Romeo udaletxeko kultura teknikariari eta Mari Paz Merelas, azpiegitura eta lurralde garapeneko teknikariari.
Bideoa ikusteko egin klick hemen