Irakasle izateko praktikak egiten dihardu Jon Garramiola Saizar berriatuarrak institutoan. Egiten duen gauza orotan, apaltasun handiarekin dena ematen duen horietakoa da.
Bere ikasketetan, ingeniaritza mekanikoan gradua eta lehen hezkuntzan heziketa fisikoa azpimarratu behar ditugu. Ibilbide profesional anitza izan du: Fagor Ederlan, Tenneco, etb. Kirolari dagokionez, futbolean Eibarren eta Berriatuan ibilitakoa eta gaur egun, mendi lasterketetan aritzen da. Zientzia eta Teknologia 2. Edizioan burubelarri lanean ibili da eta momentu horietako baten, berarekin hurrengo solasaldia izan dugu:

1- Nolakoa da Jon Garramiola egunerokoan?
Geldirik egoten ez dakien persona bat naizela esango nuke, uneoro esku artean edo buruan zerbait behar duena. Beti nabil neure buruari erronkak planteatzen (beti ere nire mugak kontuan izanda) eta honek egunerokoa antolatzen laguntzen dit. Lana, ikasketak, kirola, familia, neskalaguna, lagunak,... guztien artean oreka bilatzen saiatzen naiz.
2- Zeintzuk dira 2022-rako zure erronkak?
Ikasketei eta lanari dagokienez, bigarren hezkuntzan irakasle izateko masterra amaitu eta datorren ikasturtean irakaskuntzan lan egitea dira helburuak. Kirolean, ostera, pare bat erronka ezarri dizkiot nire buruari: T3T mendi maratoia (Tolosan, ekainean) eta Gorbeia Suzien mendi lasterketa (Zeanurin, urrian). Ez nago batere ohituta distantzia eta desnibel hauetara eta gogorra egingo zait. Helmugara iristea helburua.
3- Mendiko lasterketek entrenamendu asko eskatzen dute?
Entrenamendua ibilbidearen (distantzia eta perfila) eta lortu gura den erritmoaren araberakoa dela esango nuke. Azken hamarkadan kirol honek sekulako indarra hartu du eta gero eta arrakasta handiagoa dute ibilbide luzeek (ultra erako lasterketak, Ehun Milak edota Hiru Haundiak horren adibide). Zure burua ibilbide horietara egokitzeko entrenamendu ordu asko dira beharrezkoak: intentsitatea jaitsiko da, baina iraupenak gora egingo du. Mendi lasterketa laburrak ere badaude jakina (14 km inguru) eta kasu honetan kontrakoa gertatuko da, iraupenak behera egingo du eta intentsitatea handituko da. Esan bezala, ibilbideaz gain entrenamenduan eragiten duen beste faktorea lortu gura den erritmoa da. Gorputza estutu eta berau mugara eraman nahi baduzu argi dago entrenamendu orduak, planifikazioa, janaria, etab. zaindu beharko dituzula. Zure helburua 14 km-ko lasterketa baten parte hartzea eta helmugara iristea bada, ostera, ez duzu asko entrenatu beharrik izango. Nik tartean kokatzen dut nire burua: gorputza estutzea gustatzen zait eta intentsitatea altua izaten da normalean, baina obsesionatu gabe. Lasterketetan parte hartu eta gozatzearekin zoriontsu naiz.
4- Zure praktikaldiari dagokionez, zeintzuk dira, zure ustez, irakasle batek izan behar dituen ezaugarri garrantzitsuenak?
Hainbat dira irakasle on bati buruz pentsatzen hastean burura datozkidan kontzeptuak: kooperazioa eta elkarlana, asertibitatea, etengabeko hobekuntza, auzolana, konpetentzia digitalen garapena,... Ikasteko interesa eta kuriositatea pizten dituen persona bat datorkit burura, komunikatzaile ona dena.
5- Zein metodologia saiatuko zara aplikatzen zure hurrengo urteetan?
Nahiz eta hau praktikara eramateak zailtasunak izan ditzakeen (teorian beti errazagoa ikusten baita), batez ere alderdi praktikoa, egunerokotasunean ikusten dutenarekin lotura duena, irakatsi nahiko nieke ikasleei. Barneratzen eta garatzen dituzten konpetentziek euren egunerokotasunean erabilgarritasuna izatea gura dut, ikasleek ikaskuntzaren atzean arrazoi bat dagoela konturatzea eta interesa eta ikasteko gogoa piztea. Argi dago teoria ere beharrezkoa dela, baina sarritan hain garbi antzematen ez den teoriaren eta praktikaren arteko lotura argitara atera nahiko nuke.
6- Ondarroa BHIko ikasleen zein alderdi azpimarratuko zenuke?
Sekulako ikasleria aurkitu dut oro har. Talde baten modura jokatzen dute eta aspektu hau azpimarratu nahiko nuke. Hiri edo herri handiagoetan behar bada zailagoa litzateke hau lortzea, baina hemen ikasleek herriko nortasuna, sena, barneratuta dituzte. Halako kohesio bat nabaritzen da ikasleen artean. Horrek ez du esan nahi, jakina, aniztasunik ez dagoenik. Ez horixe. Aniztasuna presente dago ikasgeletan eta honek aberastasuna ematen dio irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duen edonori.

Ekainaren 10an bukatzen du bere praktikaldia. Etorkizunak zer dakarkigun inork ez daki, baina ez daukagu zalantzarik Jonen ikasleak izango direnak irakasle arduratsu, gogotsu eta bikaina izango dutela.