2022-05-20 OSTIRALA: Emakumea eta kirola
Miren Lore Bengoetxeak elkarrizketaren bidez solasaldi oso erakargarria izan du Karmele Gisasola harrijasotzailearekin. Ondarroa BHI-ko DBH1 eta DBH2-ko ikasleak, oso gustora egon dira galderak eta erantzunak entzuten. Karmeleren erakustaldiaz gozatzeko aukera ere izan dugu eta ondoren, harri borobilarekin saiakerak egiteko aukera egon da. Eskerrik asko Miren Lore eta Karmele !! Ekintza hau zoragarria izatea lortu duzue.
Informazioaren Teknologiak bidaiatzeko
Igor Urresti irakaslea izateaz gain, gida ere bada eta ikasleei baliabide teknologiko ugari eman die bidaia bat antolatzeko garaian. Azalpen argiak, dinamikoak eta beti bezala era atsegin batean eman ditu. Oso baliogarriak izango dira han egon garen guztiontzako. Zorionak Igor egindako lan bikainagaitik !!
Geogunea: eguzki erlojua eta munduko harri bola
Aitor Azpiri eta Gontzal Ibarzabal irakasleek "Geogunea" deituriko espazioa sortu dute institutoan. Bertan udako eguzki erlojua eta munduko harri bola daude. Gune hau sortzearen arrazoiak eta udako eguzki erlojuaren funtzionamendua azaldu diete DBH1B taldekoei era zehatz batean. Ikasle hauetako batzuk izan dira ondoren DBH1C-koei azalpenak eman dizkietenak. Denon artean zaindu behar dugun espazio honen sortzaileei, zorionik beroenak lan asko eta ederra egin dutelako eta irakasgai ezberdinak uztartzeko aukera emango duelako.
Zientzia eta Emakumea
Zientzia eta Teknologia 2. Edizioa bukatzeko azken ekitaldirako, lau ikasle ohi izan ditugu. Medikuntza, erizaintza eta bioteknologiako bigarren mailan dabiltzan aparteko lau neska: Nahia Badiola, Eneritz Solabarrieta, Itxaro Bilbao eta Laia Revuelta. Beraien ikasketa teknikoak nolakoak diren, aukeratu izanaren arrazoiak eta emakumearen presentzia zein den azaldu digute, besteak beste. Ikasketa oso gogorrak dituzten arren, azken hauek, kirola eta bizitza soziala uztartzea posible den mezua ere adierazi dute. Zientziari eta Teknologiari lotutako lau neska bikain hauek etorkizuna eurena dela dakigun arren, beraien orainaz disfrutatzeko aukera eman digute. Zorionak eta eskerrik asko !!