Egun bat enpresan 2023-04-18
Lea Artibai Fundazioari esker, lehenengo mailako batxilergoko Uxue Bilbao, Olatz Guenaga, Ander Elordi, Aritz Larrañaga eta Koldo Urrutiak, Burdinola eta Kide kooperatibetan "egun bat enpresan" deritzaion programan parte hartu dute. Beraien ikasketen aukeraketa ondo bideratuta dagoen eta etorkizunean beraien lanak nolakoak izan daitezkeen ikusteko beta eman die, besteak beste. Oso gustora jardun dute esperientzia aberasgarri honetan. Gure ikasleekin lanean aritu diren kooperatiba bi hauetako langileei, Yanoba Mariezkurrenari eta Eneritz Elizbururi gure eskerrik beroena!