Neskak Zientzia eta Teknologia Dibulgatzaile
2022-03-24-an Ondarroa BHI-ko 5 neska, Goizeko Izarra ikastolara joan dira "Mugikorrarekin gidatutako kotxeari" buruzko azalpenak ematera. Mutrikuko ikastetxeak antolatzen duen STEAM astearen barruan kokatutako ekintza izan da. DBH4 eta LH4 mailetako ikasleek interakzio oso ona izan dute eta denboran errepikatuko den esperientzia izango delakoan gaude. Eskerrik asko dena era paregabean antolatzen egon den Agurtza Zendoiari eta zorionak ikasle guztiei!!