Lea-Artibaiko talentua sortu eta eskualdean mantentzenko proiektua
Azaro Fundazioa: Eskualdeko enpresak ezagutzen
Azaro Fundazioa eta Ondarroa BHI ikastetxea 2018-19 ikasturtean elkarlanean hasi dira bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleek eskualdeko enpresak eta lan mundua bertatik bertara ezagutzeko. Horrela, DBH3ko ikasle guztiek 2019ko apirileko eta maiatzeko egun ezberdinetan, Cikautxo S.Coop kooperatiban hitzaldi baten parte hartzeko eta lantegia bisitatzeko aukera izan dute.