Urtero irakasle arduratsu, ekintzaile eta lanerako prest daudenak izateko zortea dugu Ondarroa BHI-n. Horietako bat zalantzarik gabe, Iñigo Lariz Azkue, gure gorputz hezkuntzako elgoibartarra da.
Skimo, txirrindularitza, btt eta mendi lasterketetan aritzen da. Eta azken honetan, Espainiko mendiko kilometro bertikaleko txapeldun bikoitza da. 2014 eta 2017 izan zen garaile.
Gorputz Hezkuntza eta Teknologiako irakasleek elkarrekin Climbing Orangutan leihaketa antolatzen jardun zuten eta esperientzia paregabea izan zen. Berarekin hurrengo solasaldia izan dugu:

|
|
1- Nolakoa da Iñigo Lariz-en egunerokoa?
Orokorrean oso pertsona normala naizela esango nuke. Lana eta kirola uztartzen ditut. kirolaria naiz oso eta ez dago egunik kirola egin gabe nagoenik. Mota askotako kirolak ditut gogoko eta nire gorputz muga eramaten gozatzen dut.
2- Zaila da entrenamenduak konpaginatzea?
Egia esan, askotan ez da erraza izaten lanetik etera eta entrenamendu gogorrak egitea. Baina gehienetan izugarri gozatzen dut entrenamenduekin eta ongi antolatuz gero guztia egiteko denbora izaten dut.
3- Kilometro bertikalak entrenamendu asko eskatzen du?
Goi mailako kirolak beti eskatzen du dedikazio eta sakrifizio handia. Kilometro bertikalak ez dira eredu horretatik kanpo gelditzen eta hauek ondo prestatzeko egunero entrenatu beharra dago. Nik astean 6 egunez entrenatzeko ohitura daukat eta atseden hartzeko egun bat izaten dut.
4- Zeintzuk dira 2018-rako zure erronkak?
Kirol arloari dagokionez urte hau lasaiago hartuko dut. Zegama Aizkorriko km bertikalean hartuko dut parte eta mendi bizikletako beste zenbait probatan arituko naiz.
5- Institutoari dagokionez, zeintzuk dira azpimarratuko zenituzkeen desberdintasunak beste ikastetxe batzuekin alderatuz?
Institutu handia da eta oso giro ona aurkitu dut bertan. Gainera Ondarruko ikasleak oso kirolariak direla esango nuke.
6- Gure ikasleak kirolzaleak dira?
Nahiko kirolzaleak dira gure ikasleak. Kirol desberdinak landu izan ditugu eta gustora parte hartzen dute hauetan. Dantza eta musikarekin lotutako ekintzetarako duten habileziak atentzioa eman dit.