HIB (High Identity Building)
2022ko azaroaren 29an, bigarren batxilergoko Industri Teknologiako ikasleak HIB (High Identity Building) enpresa bisitatzera joan ziren. Bertako CEO den Adelmo Antelok lantegiko prozesu ezberdinak azaldu zituen. HIB-k orain dela 15 urte sortu zenetik izan duen eraldaketaren eta sortzear dituzten beste bi enpresen berri ere eman zuen. Gaur egun, nortasun handiko eraikinen adibidi argi eta bikainak erakutsi zituen. Ikasleak beraien bidea aurkitzera gonbidatu zituen eta gomendio lagungarriak eman zizkien. Eskerrik asko Adelmori eta Izaskun Etxabururi ikasleentzat benetan oso aberasgarria izan zen bisita posible egitearren. Eskerrak baita Eneko, Alejandro, Claudia, Esther, Nerea, Tania eta Josebari eskeini ziguten denbora guztiarengaitik.
On November 29, 2022, students of Industrial Technology have gone to visit the company HIB (High Identity Building). Adelmo Antelo, has explained the different processes of the plant. He has also reported the transformation it has undergone since its creation 15 years ago. Besides, he has shown clear and magnificent examples of their high identity buildings. He has invited students to find their own path and has given them recommendations. Thanks to Adelmo and also to Izaskun Etxaburu for making possible a visit that has really been very enriching for the students.