4.DBH Leartiker 2023-01-26
2023ko Urtarrilaren 26an, DBH4ko ikasleekin, Leartiker ikerketa zentrora joan gara. Ainitze eta Uzuri ikerlariek fabrikazio gehigarriari buruzko proiektuen argibide bikainak eman dizkigute. 3D inprimagailuak eta saiakuntza mekanikoak egiteko hainbat makina ikusteko aukera izan dugu. Etorkizunera begira, gure ikasleentzako gomendioak ere eman dizkigute. Eskerrik asko dena zoragarri antolatu duen Yanoba Mariezkurrenari eta ezinhobeto azaldu diguten Ainitze eta Uzuriri.