COVID-19 aurka Ondarroa BHI laguntzen
COVID Euskadi plataformak, osasun-sistemak pandemiari bermeekin aurre egiteko material nahikorik gabe gera zitekeela pentsatu zuen, eta elementu babesleak diseinatzen hasi ziren. Bururatu zitzaien lehen ideietako bat babesle iraunkor bat sortzea izan zen: "Pantaila duen bisera bat". ". Maskararekin erabili behar da, baina askoz babes handiagoa eskaintzen du begietarako eta sudurrerako. 3D inprimagailua duten ikastetxeak ekimen honetan parte hartzen dabiltza eta horien artean Ondarroa BHI.
Bizkaia eta Arabak biseraren bertsio bat izan dute eta Ondarroa BHI-k Gipuzkoako bertsioa hartu du. Martxoaren 28-an 20 bisera Ondarroako Artibai Egoitzara eraman dira. Beraien eta Ondarroako Osasun Zentroaren beharrizanen arabera, gehiago ekoiztuko dira.

Argazkiak
Bisera inprimatzen