HIB (High Identity Building)
2021-ko urriaren 14-an bigarren batxilergoko Industri Teknologiako ikasleak HIB (High Identity Building) enpresa bisitatzera joan dira. Bertako nagusia den Adelmo Antelok lantegiko prozesu ezberdinak azaldu ditu. HIB-k sortu zenetik izan duen eraldaketaren berri ere eman du. Gaur egun, nortasun handiko eraikinak gauzatzeko erabiltzen dituzten software ezberdinen azalpen argi eta bikainak ere eman ditu. Eskerrik asko Adelmori eta baita, Izaskun Etxabururi ikasleentzat benetan oso aberasgarria izan den bisita posible egitearren.