2022-05-18 ASTEAZKENA: Teknologia eta Futbola
Ibon Lopez futbol entrenatzailea, Iñigo Martinez Athletic-eko jokalaria, Mikel Kortazar Bilbao Athletic-eko jokalaria eta Eneko Urkiola, Aurrera-ko jokalaria Ondarroa BHI-ko gimnasioan aritu dira teknologia eta futbolari buruz hitz egiten eta ikusleen galdera ezberdinei erantzuten. Eskerrik asko eman dituzten azalpen bikainengaitik, adierazitako prestutazunagaitik eta bertaratu diren ikusle guztiei !!
Ondarroako Zubiak: Historia eta teknologia
Gotzon Iparragirrek institutotik abiatuta eta Aitta Eternorarte eginiko ibilbidean zehar zubiei eta bertatik bertara ikusgai dauden monumentu eta aztarna ezberdinei buruzko azalpen zoragarriak eman ditu. Eskerrik asko Gotzon !!
Climbing Orangutan. Tximino Eskalatzailea
2021-22 ikasturteko tximino eskalatzailearen lehiaketa oso estua izan zen. Ikasle guztiak gogotsu aritu dira tximinoa teknologia irakasgaian eraikitzen eta plastika irakasgaian apaintzen. Zorionak guztioi !!