Zientzia eta Teknologia 1 Astea Zabaltzen
Maiatzak 27 Osteguna. Lehenengo eguna
DBH4 Teknologia taldeko ikasleek mugikorrarekin gidatuz beraiek eraikitako kotxeen lasterketa burutu dute. Aroa Maiora, Izaro Arizaga eta Eneko Urkiolak lehenengo batxilergoko ikasleek, maila ezberdinetako ikasleen elkarlana sustatuz, zientzia, teknologia eta ingeniaritzako azalpenak eman dizkie DBH3-ko ikasleei. Eta azkenik, Ibon Lopez entrenatzaileak teknologiak futbolean dituen hainbat erabilpen maisuki azaldu ditu. Lan bikaina guztiona !!
Maiatzak 28 Ostirala. Bigarren eguna
DBH1-ko ikasleek tximino eskalatzailearen lasterketa burutu dute. Gaur ere, lehenengo batxilergoko ikasleek, maila ezberdinetako ikasleen elkarlana sustatuz, DBH2-ko ikasleen irakasle aritu dira dronen tailerrean. Eta azkenik, baita lehenengo batxilergoko IKT-ko ikasleek, teknologia berrien arriskuei buruzko azalpenak eman dizkie DBH1-ko ikasleei. Zorionak guztioi !!
Maiatzak 31 Astelehena. Hirugarren eguna
Ibon Aranbarri, Koldo Bilbao eta Danel Urkiagak atsedenaldian eta baita DBH3-ko klasean robotekin sumo burruken erakustaldia egin dute. DBH4 Teknologiako ikasleek eguzki labeekin txistorra batzuk sukaldatu dituzte. Lehen batxilergoko ikasleek etxe adimendun eta igogailuari buruzko azalpenak eman dizkie DBH1-ko ikasleei. Azkenik, Aitzol Etxebarria eta Haritz Ibarlozak motor termikoei buruzko azalpen teoriko eta praktikoak eman dizkie DBH4-ko ikasleei. Lan ezinhobea !!