Aritz Larrañaga Arauko
Aritz Larrañaga Arauko, 17 urteko lehenengo batxilergoko ikaslea da. Iazko ikasturtea, Estatu Batuetako Tacoma hirian (Washington) egin zuen. Aritzek asko bidaiatu du Europan zehar eta bere esanetan, horrek asko lagundu dio mundua oso handia dela eta leku bakoitza desberdina dela jakiteko. Beti gustatu izan zaio gauza zailak egitea, bere konfort-zonatik irtetzea eta esperientzia berriak bizitzea. Afizio gehiegi ditu: surfa, igeriketa, rock musika, gitarra, snowboard-a, matematikak, informatika, ekonomia eta bidaiatzea. Berarekin izan dugun solasaldia ondorengo lerroetan irakur dezakezue:
1- Zergaitik animatu zinen ikasturte bat atzerrian ikastera ?
Hasiera batean ez nengoen ziur joan nahi nuen ala ez baina azkenean, pentsatu nuen joaten ez banintzen bizi guztian damutu egingo nintzela. Gainera, banekien joaten banintzen kultura berri bati buruz asko ikasiko nuela, lagun berri asko egingo nituela eta esperientzi berri asko biziko nituela. Asko lagundu zidan pentsatzea 60 urterekin nire bizitzan atzera begiratuko dudala eta ahalik eta gauza gutxienekin damutu behar naizela eta ziurtatu behar naizela esperientzi desberdin asko bizi izan ditudala. Gainera mota honetako esperientziek pertsonalki hazten laguntzen dizute eta ume bat izatetik heldua izatera dagoen prosezuaren zati garrantsitzu bat dira.
2- Zein garrantzi dauka atzerrian hartzen zaituen familiak ?
Familia oso garrantzitsua da. Azken batean, denbora asko pasatzen duzu beraiekin eta haien mende dago nolako etxean biziko zaren, nolako janaria jango duzun, etxean erlijio bat praktikatuko den edo ez... Nire kasuan, familia homosexual batekin egon nintzen. Aita bietako bat denbora gehiena etxetik kanpo egoten zen lanarengatik eta hori igarri egiten zen. Txakur bat ere bageneukan, Scout, eta bera zaintzea zen denon ardura. Zortea izan nuen baita bi italiarrekin eta frantsez batekin bizi nintzela eta horrek esperiantzia aberastu zuen. Azkenean, laguntzen dizute ikusten gustatzen zaizun edo ez zaizun zerbait edo arraroa iruditzen zaizun zerbait zure gauza pertsonala den edo Europearra izatearen gauza den. Esan behar dut nire kasuan zorte handia izan nuela familiarekin zeren eta leku askotara bidaiatzea gustatzen zitzaien guk A.E.B.-ren ahalik eta iritzi zabalena izateko. Las Vegas, Portland, Idaho, Hawaii, NY eta Washington eta Oregoneko kostak bisitatu nituen.
3- Zein desberdintasun nagusi daude atzerriko ikastetxeen eta Ondarroa BHIkoaren artean?
Egia esan behar badut ez dago zer ikusi bien artean. Institutu Amerikarrak guztiz desberdinak dira. Hasteko, askoz handiagoak dira. Hiru institutu desberdinetara joan nintzen, lehenengoa 2500 pertsonakoa zen eta beste biak 1500 pertsonakoak. Klaseei buruz ere hainbat desberdintasun daude. Adibidez, Ameriketan klase bakoitza ez da maila baten baizik eta arlo batena. Irakasle bakoitzak arlo bakarra irakasten du (Edo arlo berdineko zati desberdinak. Adibidez nire informatikako irakasleak "Computer Science" eta "IT fundamentals" klaseak ematen zituen baina biak informatika arlokoak dira) eta beraien klasea dute. Horrek esan nahi du klase tarte bakoitzean leku batetik bestera joaten ibili behar zarela (Gogoratzen naiz nere 2. orduko klasetik 3. orduko klasera joateoko eskolaren ezkerraldeko -2. solairura, eskumaldeko 3. solairura joan behar nintzela). Eta niretzako gehien igartzen den desberdintasunak dira 6 arlo besterik ez dituzula (egunero klase berdinak ordena berdinean) eta ikasle bakoitzak arlo desberdinak aukeratuta dituenez klase bakoitzean jende desberdinarekin zaude. Hau da, oso arrunta da zure klase askotan inoiz ikusi ez duzun norbait egotea. Beste desberdintasun handi bat da kirol taldeak eskolan egoten direla eta kirol bakoitzak bere denboraldia duela. Adibidez, mutilen kiroletan udazkenean futbol amerikarra, distantzia luzeetako korrika, tenis eta waterpolo egiten da, neguan igeriketa, saskibaloia eta borroka (wrestling), eta udabarrian baseball eta atletismo. Kiroletan parte hartzea oso garrantzitzua da zeren eta lagunak egiteko modu oso ona da eta gainera, osasuntsu mantentzen zara (horrez gain unibertsitateetara sartzen ere laguntzen dizu)
4- Teknologia alorrean, gailu asko erabiltzen zenituzten ?
Esan ahal da baietz. Klase guztietan erabiltzen genuen ordenagailua. Bakarrik kimikako klasean nuen liburua eta irakasleak esan zigun etxean uzteko etxerako lanak bidaltzen zuenean erabiltzeko. Koadernoak ere ez genuen horrenbeste erabiltzen. Bakarrik ingeleseko klasean nuen koadernoa eta ez nuen beti erabiltzen. Horrez gain gogoratzen naiz "engineering design" arloan baikoitzak mahaigaineko ordenagailu bat erabiltzen zuela 2 pantailarekin, paperean mozketak eginez marrazkiak egiten zituzten bi makina eta 2 3D inprimagailu genituela. Eskolaz kanpo ere igartzen zen askotan. Askorek mugikorra erabiltzen zuten ordaintzeko. Teknologiaren erabilera bat egiten zena hemen inoiz ikusi ez dudana da zerbait garrantzitsua gertatzen bazen, adibidez norbait bahitu dutela, auto bat lapurtu dutela, istripu oso gogor bat egon dela, hain dagoen eguraldi txarra arriskutsua dela kalera irtetzea... Gobernuak mezu bat bidaltzen zizun mugikorrera eta mugikorra gelditu egiten zen mezua erakusteko.
5- Irakasleekin izan zenuen erlazioa, nolakoa izan zen ?
Esan behar dut oso zorte ona izan nuela zentzu hortan. Irakasle batzuk hobeagoak dira eta beste batzuk okerragoak baina gainetik begiratuta denak ziren oso atseginak. Oso ulerkorrak ziren denarekin eta ez ziren haserretzen. Askotan gogoratzen dut nire informatikako irakaslea, Ms. Yost, goizeetan autobusak klaseak hasi baino 20 minutu lehenako uzten gintuen eskolan eta nire lehenengo klasea informatika zenez klasera joaten nintzen eta berarekin hizketan aritzen nintzen bizitzari buruz, informatikari buruz, berriei buruz, nire esperientziari buruz... Ea ea lagunak eta dena egin ginen.

6- Buelta egin duzunean, zure familia eta lagunez gain, zer baloratu duzu gehien ?
Galdera honen erantzuna OSO OSO OSO OSO OSO argi daukat eta nire bezelako beste ikasle Europear askorek ere berdina esan didate. Gehien baloratzen duzun gauza da edozein lekura oinez joan ahal zarela eta eta kalean zehar jendea ikusten duzula. Ameriketan edonora joan nahi baduzu autoa behar duzu, ez dio axola ogia erostera, eskolara, zinemara edo zure lagunaren etxera bazoaz, autoz joan behar zara. Ameriketan "lagunekin taberna baten terrazan jartzea eta trago bat hartzea" kontzeptua ez da existitzen eta ez duzu jendea topatzen kalean zehar zeren eta leku batetik bestera kotxean joaten zara errepidetik. Gero, beste gauza batzuk ere baloratzen dituzu, adibidez hondartza, eskola txiki batean egotea, kalitatezko janaria, zure herrialdeko tradizioak... Nire kasuan gitarra jotzearen eta surf egitearen falta era asko somatu nuen zeren eta ez nuen gitarrarik etxean eta ni nengoen lekuan kosta egon arren ez zegoen hondartzarik edo surf egiteko lekurik. |
7- Bukatzeko, zer gomendio emango zenieke zure esperientzia berdina izan nahi duten ikasleei ?
Bakoitzaren esperientzia desberdina da, baina gomendio batzuk eman behar banuen hauek izango ziren. 1- Oso irekia izan, ahal duzun pertsona gehienekin hitz egin eta beti esan kanpotarra zarela eta urte baterako zaudela bertan (elkarrizketa hasten laguntzen du). 2- Kiroletan parte hartu, honek ASKO lagunduko dizu jendea ezagutzen, zure esperientzia hobetuko du, osasuntsu mantenduko zara eta kirol berri bat ezagutuko duzu (kirola egitekotan futbol amerikarra, saskibaloia, baseball eta "cheerleading" dira aukera hoberenak zeren eta kirol horietan parte hartzen dutenak izaten dira jende gehien ezagutzen dituztenak normalean). 3- Ez egon beti zain norbaitek zuri zerbait egitera gonbidatzeko, askotan gonbidatuko dizute, baina batzutan zu zara lehenengo pausua eman behar duena. Gogoratu esperientzia hau bukatu egingo dela eta momentu batean atzera begiratuko duzula pentsatzen zenbat lagun egin dituzun eta zenbat esperientzia bizi dituzun eta ez duzula damutu nahiko. 4- Ondo pasatu. Bizitzan behin biziko duzu horrelako esperientzia bat. |