Goizeko Izarra-STEAM Astea
2024-02-20-an Ondarroa BHI-ko DBH4ko teknologia taldekoak, Goizeko Izarra ikastolara joan dira beraiek gauzatutako ikas egoera ezberdinei buruzko azalpenak ematera. Mutrikuko ikastetxeak antolatzen duen STEAM astearen barruan kokatutako ekintza izan da. DBH4 eta LH6 mailetako ikasleek interakzio oso ona izan dute. Eskerrik asko dena era paregabean antolatzen egon den Ainhoa Onaindiari eta Haizeari eta zorionak ikasle guztiei!!