Saioa Badiola Alcibar
Saioa Badiola Alcibar, 17 urteko bigarren batxilergoko ikaslea dugu. Iazko ikasturtea, Estatu Batuetako Hamilton herrian (Montana) egin zuen. Musika eta dantza oso gustoko dituen Saioarekin solasean aritu gara eta hona hemen elkarrizketa:
1- Zergaitik animatu zinen ikasturte bat atzerrian ikastera ?
Aukera ikaragarria zela iruditu zitzaidan. Jende berria eta era berean, kultura berri bat ezagutu nahi nituen. Hala ere, nire motibazio nagusia pertsonalki haztea zen. Gehienok, jaio ginenetik izan ditugu familia eta lagunak ondoan, gure betebeharrak ondo egiteko arduratu dena eta askotan ahaztu egiten zaigu bizitza norberarena dela eta gurasoak ez direla beti gure atzetik ibiliko. Hori horrela, era bat independenteagoa izaten ikasi nahi nuen.
2- Zein garrantzi dauka atzerrian hartzen zaituen familiak ?
Nire bigarren gurasoak eta anai-arrebak dira. Lehen momentutik hartu ninduten familiako kide bat gehiago izango banintz bezala eta asko eskertzen diet hori. Zorte handia izan dut beraiekin, beti eskertuko diet nigatik egin duten guztia. Egun txarretan eta baita onetan ere nire ondoan egon dira, ahal zuten neurrian laguntzen. Jada sei hilabete pasatu dira bueltan etorri nintzenetik, eta ahal dudanean deia egiten diet, berri guztietaz hitz egiteko. Harreman oso ona sortu genuen guztiok eta badakit zerbait behar izanez gero, beti kontatu ahal izango dudala beraiekin. Noizbait Euskal Herrira etortzeko asmoa dutela dirudi eta beraiei esan nien bezala, beti izango dira ongietorriak gure etxean.
3- Zein desberdintasun nagusi daude atzerriko ikastetxeen eta Ondarroa BHIkoaren artean?
Denetik egongo da, baina normalean ikastetxe handiagoak izaten dira Estatu Batuetakoak, jende gehiagorekin. Pelikuletan bezala, korridoreetan takila handiak egoten dira bata bestearen ondoan. Bertako ikasleek garrantzi handiaz tratatzen dituzte kirolak, batez ere futbol amerikanoa. Izan ere, kirolari onak direnak oso ezagunak izaten dira ikasle eta baita irakasleen artean. Interesgarria iruditu zitzaidana izan zen jenderi ez diola axola besteek egiten dutena, bakoitza norberaren arazoetaz arduratzen da besteei jaramon handirik egin gabe. Baina ikastetxe bakoitzean desberdina izango da hori, noski.
4- Teknologia alorrean, gailu asko erabiltzen zenituzten ?
Arlo gehienetan ordenagailua erabiltzen genuen. Hala eta guztiz ere, bakoitzak ez zuen bere ordenagailua. Ikastetxeak "chromebook" izeneko ordenagailu eramangarri batzuk zituen, eta horrelako bat behar izanez gero, liburutegira joan eta bat hartu behar izaten zen. Bat hartzerakoan izena apuntatzen zuten eta debekatuta zegoen chromebook-a etxera eramatea gurasoen baimenik gabe. Mobilen arloan, gutxi batzuk dute Androida, ia jende guztiak Iphonak erabiltzen baititu. Harrigarria iruditu zitzaidan klaseetan mobilaren erabilera baimenduta egotea eta aitortu beharra dut ikasle gehienek kontrolpean dutela mugikorraren erabilera.
5- Irakasleekin izan zenuen erlazioa, nolakoa izan zen ?
Irakasleekin oso erlazio onak izan ditut. Kontzienteak ziren gure lehen hizkuntza ez dela ingelesa eta beti egoten ziren laguntzeko prest.

6- Buelta egin duzunean, zure familia eta lagunez gain, zer baloratu duzu gehien ?
Janaria eta gure herriaren kokapena beste gauza batzuen hartean. Ni egondako lekua ez zegoen kostaldean, eta bertako jende askok hondartza bat sekula ikusi gabe zuen. Hondartzaren ondoan bizitzea, guretzat guztiz normala den gauza bat dena, beraiek ez dute imaginatu ere egiten. |
7- Bukatzeko, zer gomendio emango zenieke zure esperientzia berdina izan nahi duten ikasleei ?
Aukera paregabea dela argi utziko nuke zalantzarik gabe, pertsonalki hazteko batez ere. Hala ere, askotan ez da erraza izaten maite dugun hori ia urte betez atzean uztea zerotik hasteko herrialde berri eta ezezagun batetan. Izan ere, ezperientziko egun guztiak ez dira onak izango, eta egun txar horietan bertako familiarekin komunikatzea gomendatuko nieke. Komunikazioa baliabide garrantzitsuenetako bat izan da azken urte honetan. Beste gomendio bat izango litzateke kiroletan jaurtitzea. Askotan ez da erraza izaten lagunak egitea, eta kirolak soziabilizatzeko iturri oso ona izan da nire kasuan. Bestalde, esperientzia ahal bezain beste aprobetxatzea besterik ez nien gomendatuko. |