Eika S.Coop.
2024-ko urtarrilaren 12-an batxilergoko IKT eta Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaietako ikasleak Eika kooperatiba bisitatzera joan ziren. Beraien produktuak eta prozesuen buruzko azalpenak jaso ondoren, lantegia eta bulego teknikoa bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten. Ikasle guztientzat oso interesgarria izan zen eta bereziki, ingeniaritzara bideratuta daudenentzat. Eskerrik asko Eikakoei, bereziki Txabi, Iñaki eta Rafari horren azalpen argi eta adierazgarriak ematearren.