2023-06-01 OSTEGUNA: Emakumeak eta Igeriketa
Igor Rodriguez "Urrutxe", igeri entrenatzaileak, elkarrizketaren bidez solasaldi oso erakargarria izan du Aduna Badiola eta Ioar Urkiri igerilariekin. Bi gonbidatu paregabe hauen hasierak nolakoak izan ziren, egon diren talde ezberdinetan izan dituzten entrenatzaile eta entrenamenduen nondik norakoak entzuteko aukera izan dute Ondarroa BHI-ko DBH2ko ikasleek eta youtubeko zuzenekoan konektatu diren guztiek. Horrez gain, igeriketa eta teknologiaren inguruan ere maisuki aritu dira Aduna eta Ioar, Igorren galdera zehatzei erantzunez. Kirol bat baino gehiago egitearen eta kirolaz disfrutatzearen garrantzia azpimarratu digute gure gonbidatuek. Emakumeak, igeriketa eta teknologia uztartu dituen hitzaldi honetan aritu diren hirurak igerilari apartak bezain komunikatzaile bikainak izan dira. Zorionak guztioi !!
Karabinadun Tiroa
Ager Solabarrieta eta Maite Badiola "Karabinadun Tiroko" munduko txapeldunak izan ditugu institutoan. Beraien ibilbidea azaldu digute eta ondoren, demostrazio zoragarri bat ikusteko aukera izan dute DBH2ko ikasleek eta youtubeko zuzenekoan konektatu diren guztiek.
3D inprimagailuekin inprimatzen
Lehenengo batxilergoko ikasleak Zaldupeko eskolara hurbildu dira 3D inprimagailuak erakustera, eta Ondarruko Kirol elkarte ezberdinen giltzero batzuk oroigarri bezala ematera. Horrez gain, LEGO EV3 robotekin sumo burruka batzuk egiten ere aritu dira. Hurbildu diren Zaldupeko ikasle guztien jakinmina eta jarrera paregabea izan da. Eskerrak eman behar diegu lanean aritu diren ikasleei eta antolatzen lagundu diguten Zaldupeko zuzendaritzakoei.