4.DBH Agurra-Jaialdia 2018
2018ko Ekaianaren 15ean, 4. DBH-ko ikasleen kurtso bukaerako jaialdia eta agurra izan genuen. "Zaldupetik 35 pertsona etorri ziren, 11 edo 12 urte zituztela. Uda ostean ikasgelak ez dira berdinak izango. Hurrengo ikastaroa ondo hastea eta etapa berri hau eskutik helduta hastea, eta batez ere, kanpora ikastera doazenei zortea opa diegu" (Bakarnerekin prestatutako hitzak).
Momentu hunkigarriak bizi genituen: Ekairen omenezko hitzak eta minutu bateko isilunea.
Ekitaldi xumea izan arren, zuzendari eta tutoreen eskutik jaso zituzten detaileekin eta Bakarneren laguntzaz prestatutako hitzaldiekin, gure ikasle batzuk ezin izan zituzten beraien emozioak ekidin.
Aitor Azpirik egindako paella ( Iker Paredes, Alex Letamendia eta Eneko Horrilloren laguntzarekin) ezinhobea egon zen eta Alicia Satuek prestatutako janari greko-erromatarrak ikusmin handia piztu zuen.
Aurretik egon ziren jokoak Gotzon San Miguel-ek bikain antolatu zituen. Eta "I Markus Invictus" lasterketan, Markos Untzetabarrenetxea irakasleak sasoi sasoian dagoela erakutsi zigun.
Eskerrik asko guzti hau antolatzen ibili diren Bego Sanz, Mari Fran Romera, Benjamin Etxaburu, Maite Laka, Mikel Jareño, Alicia Satue, Goizane Arantzamendi eta buru izan den Bego Lierni Bernaolari. Hobetu beharrekoak egon dira eta datorren ikasturterako egingo dugu. Zeren gure DBH4-ko ikasleen izateak horretarako gogoa ematen digu.
Zorionak DBH4-ko ikasleak!!!! Zuekin bizitakoa sekula ez dugu ahaztuko.
Agurreko Argazkiak
Sokatira eta paella
I Markus Invictus lasterketa
Bideoak
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|