Pixel Sistemas-Ondarroa BHI Teknologia eta Ingeniaritza I
2023ko otsailaren 24an, lehenengo batxilergoko Teknologia eta Ingenieritza I ikasleak Pixel Sistemas enpresa bisitatzera joan dira. Raul Uriarte eta Iker Estalak fabrikazio aditiboaren inguruko teknologia ezberdinen azalpen bikainak eman dizkigute. Horrez gain, teknologia horiekin fabrikatutako hainbat pieza eskuartean erabiltzeko aukera izan dut ikasleek. Pixel Sistemasen merkatua bereziki industria izan arren, aste honetan Madrid Fashion Weeken Maria Lafuente diseinatzaileari egindako piezak, telan nola inprimitu dioten eta Tecnom Unibertsitateko Formula Student-eko ikasleen aleroiaren diseinua ere bertatik bertara ikusteko aukera izan dute.Eskerrik asko biei eman dizkiguten argibide ezinhobeengaitik, eta baita, Ibon Lopezeri eta Jesus Mariri ikasleentzat benetan oso aberasgarria izan den bisita posible egitearren.