4.DBH ONCE
2017-18 ikasturtean teknologia eta osasun alorrak uztartzeko asmoa eta estrategia finkatu ziren Ondarroa BHIko teknologia mintegian. Kontextu horretan kokatzen da 2019-03-11 DBH4ko teknologiako ikasleek ONCE erakundera egin zuten irteera. Itsuek erabiltzen dituzten gailu desberdinak (tifteknologia) ikusteko aukera izan zuten: ordenagailuaren teklatu egokituak eta liburu digitalak, besteak beste. Brailleren oinarrizko kontzeptuak ere jorratu ziren eta itsuen makilarekin praktika batzuk egin zituzten. Irteera benetan interesgarri eta probetxuzkoa izan zen. Hurrengo bideoan laburpen txiki bat: