Enetz Ximeno Larrinaga eta Beñat Azkue Duarte Ondarroa BHI-ko DBH3-ko ikasleak ditugu.
Dantza talde ezberdinetako partaide dira eta hori dela eta, teknologia irakasgaian oso garrantzitsua den talde lanean aritzea zer den ondo dakite.
Bi dantza grabatu dizkigute eta Enetzekin solasaldian aritu gara.
1- Talde lanean aritzea gustatzen zaizu?
Bai asko gustatzen zait. Besteekin elkarlanean aritzea oso aberasgarria dela uste du. Hala ere, batzuetan tira birak ere izaten ditugu gure artean. Jende askok osatutako taldeak garenez normalak dira haserre txiki batzuk izatea.
2- Nola antolatzen zarete koreografi bat egiteko?
Kantuaren lehenengo 40 segunduak, musika gabe, irakasleak azaltzen digu. Gainontzeko zatia azaltzeko, musikaren laguntza erabiltzen du.
3- Zenbat denbora behar izaten duzue kantu bat bereganatzeko?
Urtarrilaren hasieratik otsailaren 24-rarte, hip-hopean dantza bat lantzen aritu gara. Jazz-eko taldearekin, jende gehiago izaterakoan, denbora gehiago behar dugu.
4- Teknologia irakasgaiarekin alderatuz, zein ezberdintasun aurkitzen duzu antolatzeko orduan?
Bietan, gure iritzia eman dezakegu. Aldaketak proposatu ditzakegu, baina dantzatzea oso gustoko izaterakoan, nahiz eta pauso batzuk zailak izan, teknologia baino errazagoa iruditzen zait bai antolatzeko eta bai gauzatzeko orduan.
5-Zein zailtasun aurkitzen dituzue zuen proiektuak aurrera eramateko orduan ?
Zailtasun handienak entseguko datak jartzerakoan etorriko lirateke. Ez da xamurra izaten denok libre edukitzea edo hartu ahal izatea. Arroparen hautaketan ere izaten ditugu gure zailtasunak.
6- Une honetan, zein proiektu duzue esku artean?
Ekainaren 19an polikiroldegian egongo den emanaldia prestatzen gabiltza Jazz eta Hip-Hopen. Azken talde honekin Alamedan emanaldiren bat egitea ere gustatuko litzaiguke.