Neskak Zientzia eta Teknologia Dibulgatzaile II
2024-02-20-an Ondarroa BHI-ko DBH4ko teknologia taldekoak, Goizeko Izarra ikastolara joan ziren beraiek gauzatutako ikas egoera ezberdinei buruzko azalpenak ematera. Mutrikuko ikastetxeak antolatzen duen STEAM astearen barruan kokatutako ekintza izan zen. DBH4 eta LH6 mailetako ikasleek interakzio oso ona izan zuten. Eskerrik asko dena era paregabean antolatzen egon zen Ainhoa Onaindiari eta Haizeari eta zorionak ikasle guztiei!!