Gorosabel- Ondarroa BHI Industri Teknologia II
2023ko otsailaren 17an, Ondarroa BHIko bigarren batxilergoko Industri Teknologiako ikasleak Gorosabel enpresa bisitatzera joan dira. Bertako zuzendariak Joseba Gorosabelek eta Ane Ugaldek marketing zuzendariak, lantegiko prozesu ezberdinak azaldu dituzte. Ikasleak beraien bidea aurkitzera gonbidatu dituzte eta gomendio lagungarriak eman dizkie. Horrez gain, Jesus Mari Eizagirrek, produkzioko arduradunak, kuadro elektrikoen muntaia nolako izaten den eta zeintzuk departamentuk parte hartzen duten bertatik bertara maisuki azaldu du. Eskerrik asko hirurei eman dizkiguten argibide bikainengaitik, Unai Urrestiri eskeini digun denbora eta azalpenengaitik eta baita, Jose Juan Barrenetxeari ikasleentzat benetan oso aberasgarria izan den bisita posible egitearren.