Egun bat enpresan 2024-03-22
Lea Artibai Fundazioari esker, bigarren mailako batxilergoko Olatz Guenaga, Aritz Larrañaga, Xuban Txurruka eta Koldo Urrutiak, EZE Barrizar eta Cikautxon "egun bat enpresan" deritzaion programan parte hartu dute. Beraien ikasketen aukeraketa ondo bideratuta dagoen eta etorkizunean beraien lanak nolakoak izan daitezkeen ikusteko beta eman die, besteak beste. Oso gustora jardun dute esperientzia aberasgarri honetan. Gure ikasleekin lanean aritu diren bi enpresa hauetako langileei eta Eneritz Elizbururi gure eskerrik beroena!