Asier Garikano Zubeltzu
Asier Garikano Zubeltzu, 30 urteko antiguotarra (Donostia) da. Industria Antolakuntzako Ingenieritza ikasi zuen eta ondoren, lan askotan aritu da, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen munduan batez ere. Musika, mendia, bidaiatzea, musean aritzea eta lagunekin egotea gustatzen zaio, besteak beste.
- Nolakoa da Asier Garikano egunerokoan ?
Gorroto dut sofan botata egotea, eta nire denbora librea betetzeko denetatik egitea gustatzen zaidan pertsona bat naiz. Mendira joatea asko gustatzen zait, irakurtzea eta xakea ere gustatzen zaizkit eta musika ekoizpenean ere pasatzen dut denbora asko. Hala ere, esango nuke nire denbora gehiena lagunekin egoten pasatzen dudala. Kuadrilarekin egoteaz gain, gustatzen zait jende eta giro desberdinetan mugitzea, kontzertuetara joan eta gauza desberdinak probatzea, salsero xamarra naizela esango nuke.
2- Eraldaketa sozialaren mugimenduan burubelarri zabiltza. Azaldu ahal diguzu zertan datzan ?
Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE), egungo ekonomia eredu tradizional kapitalistari aurre egiteko sortu zen ekonomia eredu bat da. ESE-aren arabera, egungo sistema kapitalistak dirua jartzen du guztiaren erdigunean eta horren arabera hartzen dira erabakiak jasangarritasuna, parekidetasuna eta elkarlana bezalako baloreak alde batera utziz. Era berean sistema honek prekarietatea eta aberastasunaren banaketa injustu bat dakar.
ESE-ak pertsonak eta bizitzak jarri nahi ditu ekonomiaren erdigunean eta pertsonen inguruan eraiki negozio ereduak. Honek ez du esan nahi diru eta errentagarritasun ekonomikoari jaramonik egin behar ez zaionik, garrantzi handikoa da lan kondizio duinak sortzea. Baino haratago joan behar dugu eta inguruan inpaktu positibo bat eragingo duten enpresa ereduak sortu behar ditugu jasangarriak izango direnak, demokratikogoak eta gardenagoak besteak beste. Enpresa sozialagoak azken finean.
Ni ESEaren baloreen baitan funtzionatzen duten Euskal Herriko mapa bat egiten nabil, gure herrian alternatiba ekonomiko hau sortzen ari diren enpresen erakuslehio izan dadin. Mapa honek Batura izena du.
3- Leku askotan ibili zara. Bidaiaren bateko xehetasunen bat ematerik duzu?
Dexente bidaiatu dut eta leku asko ezagutzeko aukera izan dut zorionez, lan desberdinak eginez nire gastuak autogestionatzeko aukera izan dut eta esperientzia oso politak izan ditut. Londres, Mexiko, Argentina eta Australian lanean ibili naiz eta inguruko herrialdeak ere ezagutzeko zortea izan dut. Diru askorik ez eta mugitzeko gogo handia nuenez autostop asko egin dut eta lan pixkat egitearen truk ere saitzen nintzen ohe bat lortzen maiz. Guzti honek bere alde on eta txarrak dauzka noski, baina gustora nago bizi izan ditudan esperientziengaitik. Hala ere, ezagutu ditudan leku guztietatik ederrana eta onena dudarik gabe Euskal Herria da, hemen bezela ez gara inon bizi.
4- Teknologia alorrean, gailu asko erabiltzen dituzu ?
Nahiz eta teknologia irakaslea izan, ez dut oso pertsona teknologikotzat nire burua jeje. Musika produkzioan bai ibiltzen naiz nire denbora librean eta hor bai erabiltzen ditut dexente “katxarro”. Ableton deitzen den software batekin ibiltzen naiz lanean eta instrumentu eta kable artean denbora asko pasatzen dut. Horrez gain, ez naiz batere mugikor eta pantaila zalea, askoz gehiago gozatzen dut natura eta pertsonekin.

5- Ondarroa BHIko ikasleen zein alderdi azpimarratuko zenuke ?
Oso jende jatorra topatu dut Ondarroakin institutuko gela zein pasiloetan. Ikasle zein irakasle majo eta euskaldunak. Donostia bezelako errealitate batetik etorrita oso pozgarria da niretzat horrelako giro euskaldun batean egotea. Ondarroa bezelako herri gehiago behar ditu gure Euskal Herriak, Donostia gutxiago eta Ondarru gehiago.

6- Gustora egon zara institutoan ?
Oso gustora egon naiz institutoan. Bertako irakasleek asko lagundu didate denean eta nire lehen irakasle esperientzia izanik oso erraza egin zait dena. Ea hemendik aurrera lan egitea tokatuko zaidan instituto guztiak Ondarroakoa bezelakoak diren.

7- Zer eskatzen diozu etorkizunari ?
Irakasle bezela ikasten eta profesional hobea izaten jarraitu nahi dut. Gure herria ezagutuz esperientzia hartu eta Ondarroan izan ditudan bezalako esperientziak izaten jarraitu nahi nuke. Irakaskuntzaz gain, lekuak ezagutzen eta bizitzaz gozatzen jarraitu nahi dut.