2023-05-31 ASTEAZKENA: Teknologia eta Kirola
Aduna Badiola eta Cristina Granados Euskal Herriko Unibertsitateko Soin Hezkuntzako doktoreak izan ditugu institutoan. "Teknologia eta Kirola" deituriko tailerrean, gailu teknologiko ezberdinen bidez abiadura eta jauziko proben parametro ezberdinak nola neurtzen diren azaltzeko. Horrez gain, DBH3ko ikasleek bi proba fisiko horiek bi aldiz egiteko aukera izan dute. Bigarren saiakeraren aurretik, erabili beharreko teknikaren berezitasunen azalpen bikainak eman dizkigute Adunak eta Cristinak. Zorionak teknologia eta kirola uztartu dituen tailer honek gure ikasleen interes handia piztu duelako eta eskerrik asko Gasteizeko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Gradutik guregana etortzeagaitik.
Orduaren arazoak: Astronomia eta teknologia
Edu Zabala, urte askoz institutoan biologia eta astronomia irakatsi izan dituen irakasle ohiak, orduarekin historian izan diren arazoak eta gaur egun nola kalkulatzen diren munduko lurralde ezberdinetako orduak maisuki azaldu du. Zorionak Eduri eman dizkigun azalpen zehatzengaitik !!
Climbing Orangutan. Tximino Eskalatzailea
2022-23 ikasturteko tximino eskalatzailearen lehiaketa oso estua izan da. Ikasle guztiak gogotsu aritu dira tximinoa teknologia irakasgaian eraikitzen. Zorionak guztioi !!
Dronen tailerra
Herritar guztiei zabalduta egon den tailer honetan kontzeptu teorikoak aztertu ondoren, gure ondarruko gazteak kiroldegian hegaldiak egiten egon dira. Parte hartzaile guztiak bikain aritu dira eta azalpenak zoragarri ematen egon diren lehenengo batxilergoko ikasleei eskerrik beroenak eman behar dizkiogu. Zorionak guztioi !!